XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pequod-a bai, erraz igotzen zen beretzako moduko eran gertua zegoelako.

Samuel Enderby-ko kapitana konturatu zen Achaben ezbeharraz eta berehala eratu zioten gureari jasoera.

Beste kapitana aurreratu zitzaion ongi-etorria ematera.

Achab-ek bere hezurrezko hanka jaso zuen esanaz: - Hori duk, adiskide! Elkarri eman diezaizkiogun hezurrak.

Behin ere kizkurtuko ez den besoa eta sekula arinka ibiliko ez den zangoa! Non ikusi zenuen Balea Zuria? Orain dela zenbat?.

- Balea Zuria!- erantzun zion ingelesak marfilezko besoaz sortaldea erakutsiaz kopeta iluntzen zitzaionarekin batera -. Han, Ekuador aldean, iaz.

- Eta besoa kendu zizun, e?- galdetu zion Achab-ek.

- Bai... Zuri hanka hori ere bai, ez ahal da hala?- erantzun zion besteko kapitanak.

- Konta iezaidazu - esan zion Achab-ek -. Nola izan zen? - Ba... behin lau edo bost balearen atzetik genbiltzen.

Nik artean ez nuen Balea Zuriaz ezer ere entzun.

Nire txalupak lortu zuen balea haietako bati arpoia sartzea.

Eta une hartan egundoko zeroe bat agertu zitzaigun, buru eta konkor zurizko bat, dena zimurrez betetakoa.

- Bera zen, bera zen!- oihu egin zuen Achab-ek.

- Eskuineko hegala arpoiz josia zeukan.

- Hori duk! Nire burdinak ziren, neuk sartu nizkionak - zioen Achab-ek gartsuki.

- Ez iezaidazu hitza ebaki - esan zion ingelesak arraiki -.